Astezkenean, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen Batzordeak Goizuetako Osptiale Zaharra bisitatu zuten, «EH Bilduk eskatuta». Bisitaren helburua izan da «Udalaren jabetzakoa den Ospitale Zaharra izenez ezagutzen den eraikina birgaitzeko proiektua ezagutzea, Goizuetako bizilagunen premiazko beharrei erantzutea helburu duena».
Ospitala 1898tik
1898an Florencio Ansoleagak dohaintzan eman zuen eraikina, «Goizuetako behartsuak eta gaixoak zaintzeko», eta funtzio hori, 80ko hamarkadara arte bete zuen. 2009an, Udalaren jabetzakoa izatera pasa zen, eta 2011n berreraikitze proiektu bat egiteko diru laguntza eman bazen ere, krisi ekonomikoaren ondoren kendu egin zuten laguntza hori.
Unai Miranda Goizuetako alkateak adierazi du, proiektua eraikina birgaitzea dela, eta etxebizitza egokituak eta alokairu sozialekoak eraikitzea ere. Eta bestetik «estaldura soziala ematea eta adineko pertsonen eta desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, haiEn beharretara egokitutako etxebizitza batekin eta autonomia sustatzeko zerbitzuak eskaintzeko lokal batekin».
Udalerriaren isolamendu geografikoak eta garraio publiko ezak eragiten duen arazoan eragin ostean, Junkal Otxotorenak zehaztu du proiektu horrekin, «beharrezkoak ez diren barneratzeak sahiestu» daitezkeela. Izan ere, adineko pertsonek, eguneko zentroa bezalako prestazioak bermatuta izan arren, ez dute garraioa bermatuta, eta horrek, askotan, beraien etxeak utzi behar izatea dakar».
Hori horrela, Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bilduko bozeramaileek, bat egin dute «4 proiektuaren komenigarritasunean». Honakoak izan dira bozeramaileek gaineratu dutena: Patxi Perezek (Navarra Suma) zehaztu du, eraikinak birgaitzea «Nafarrroako iparraldeko eremuaren behar orokorra dela», gainera azpimarratu du, berezitasun bat duela proiektuak, gainerakoetatik urrunago batiago. Arantza Biurrunek (PSN) adierazi du, gaur egun, «etxebizitza eredu berrien aldeko apustua egiten ari dira, eta proiektu hau hor koka daiteke, gainera beharrei eta eskubide sozialei buruz hitz egiten ari gara eta hori da ekimen hau bideratzeko hartu beharreko bidea». Ana Ansak dio, Nasuvinsa lantzen ari den etxebizitza sozialeko proiektuetan lekua duen proiektua dela honakoa. Eta EH Bilduko Laura Aznalek, defendatu du «despopulazioa dugu erronka haundietako bat eta proiektu honek aurrera egin behar du, hornidura eta eskaria dauelako. Eta gainera arazoa, finantzaketa da».