Goizueta inguruko burdinolei buruz, 15ean

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 8a, 00:00

Datorren larunbatean, Goizueta inguruko burdinolei buruzko hitzaldia eskainiko dute, arratsaldeko 18:30etan.

Datorren larunbatean, Goizueta inguruko burdinolei buruzko hitzaldi bat eskainiko dute Joxe Jabier Etxeberria eta Antton Mari Mitxelenak. Arratsaldeko 18:30etan izango da hitzaldia, udaletxeko ganbaran. Hainbat aipamen historiko egingo dira, eta Goizueta eta bere 8 kilometroko inguruan, dokumentuetan azaltzen diren 26 burdinolen berri emango da, krokisak erakutsiko dira eta planoak ere ikusgai jarriko dituzte.

Mineralak lantzeko lantegiak
Burdinolak, antzinan burdin minerala lantzeko eta burdina ekoizteko erabiltzen ziren lantegiak ziren. XIV. eta XVIII. mendeetan, oso jarduera garrantzitsuak ziren Euskal Herri mailan, eta honi buruz jardungo dute, datorren larunbatean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!