Umore Ona elkarteko bazkide izateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 8a, 00:00

Umore Ona Elkarteko bazkide izateko aukera dago, eta apuntatzeko epea gaur bertan amaitzen da.

Umore Ona elkarteko bazkide izateko aukera jarri zuten martxan duela gutxi, eta gaur da izena emateko azken eguna. Elkartean bertan egin daiteke, eta bazkide berri bakoitzak, «bi bazkideen babesa behar du», antolatzaileak argi adierazi dute.

Sarrerako, gutxieneko baldintzak
Hainbat baldintza bete behar dira Umore Ona Elkarteko bazkide izateko.

25 urte baino gehiago dituenak, 510 euroko kuota ordaindu dezake, edo 70 euroko lehen kuota ordaindu beharko dueta ondoren, 40 euroko 11 kuota. Aldiz, 25 urte baino gutxiago dituztenentzat 300 euroko kuota bat jarri dute, edo bestela, 25 euroko 12 kuota.

Elkartekoek, izena emateko deia luzatu dute, «animatu elkarteko kide izatera».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!