EH-KO MUS TXAPELKETA

Hasiera gaur Umore Onan, EHko mus txapelketari

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 1a, 00:00

2018ko finalean 32 onenen artean izan ziren Alain Goizueta eta Iban Esku­dero.

Arratsaldeko 16:00etan jokatuko da aurreneko kanporaketa. Finala hilaren 29an izanen da.

Martxan jarri da Euskal Herriko Mus Txapelketaren XII. edizioa. Toki batzuetan, Ereñotzun, esaterako, jokatu dira aurreneko kanporaketak, eta gaurkoa Goizuetaren txanda izanen da.

Arratsaldeko 16:00etan hasita, Umore Ona elkartean jokatuko da aurreneko kanporaketa. Bikoteko 20 euro balio ditu.

 

Finalak, otsailean eta martxoan

Gaurko kanporaketan aurrera egiten dutenek, herrialdeko finalerako sailkatzea lortuko dute. Final hau otsailaren 29an jokatuko da.

Hor aurrera egiten dutenek, berriz, Euskal Herriko finala jokatu ahal izanen dute. Hau martxoaren 14an jokatuko da, Araban; Zigoitiako Gopegin, zehazki.

 

Sari potoloak

Aurreneko kanporaketa honetan aurrera egin eta final nagusietara iristeko aukerarik ez dute faltako goizuetarrek. Iaz, Juanito eta Iban Eskuderok lortu zuten Nafarroako finalerako sailkatzea. Eta 2018an, are balentria haundiagoa lortu zuten Alain Goizueta eta Iban Eskudero berak; izan ere, Nafarroakora ez ezik, Euskal Herriko final nagusirako ere sailkatu ziren, eta aurreneko 32 bikoteen artean geratu ziren.

Ordukoan bezala, sari potoloak izanen dira aurten ere. Herrialdekako finaletan txapel eta garaikurrak, otorduak, egonaldiak... Final nagusian; baita 100 eta 3.000 euro arteko sariak ere! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!