Azken astea, bazkide egiteko

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 1a, 00:00

Gaur zortzira arte, otsailaren 8ra arteko epea daukate aukera izena emateko, Umore Ona elkarteko bazkide egin nahi dutenek. Bazkide berri bakoitzak bi bazkideren babesa behar du, eta martxoaren 7an eginen den urteko batzarrean emanen zaien oniritzia. 25  urtetik gorakoentzat kuota 510 eurokoa izanen da, eta 25 urtetik beherakoentzat, 300 eurokoa. Zatika ere ordaindu ahal izanen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!