Atzo hasi zen Bardoak, Nafarroako taldekako bertso txapelketaren bosgarren edizioa, eta martxoaren 28ra arte luzatuko da. Guztira, 20 saio eginen dira, eta final haundia, Lizarran jokatuko da. Finalerdietako bat, berriz, Goizuetan eginen da, martxoaren 14an. Bestea, otsailaren 29an Anizen jokatuko da. Denera, 96 dira parte-hartzaileak, 13 taldetan banatuta. Hurrengo saioa bihar izanen da, Berako Kataku ostatuan, 18:00etan: Berako Lamixene taldea eta Auritz-Hendaia-Lesakako Amortziaren eliobak taldea, aurrez aurre.