Tifanitxo eraikina berritzeko lanak hasiak dira eta lan hauek aprobetxatuz, komun publikoa egingo da pilotarien aldagelak dauden tokian. Aspalditik datorren eskaera da komun publikoarena, eta Udalak eskaera honi erantzuna emateko aukera ona ikusi du Tifanitxoko lanena. Partida horietako bat jaso dute Tifanitxo eraikinaren barruko aldea berritzeko.
Orain lau urte egin ziren aurreneko obrak
2016an egin ziren Tifanitxon aurreko lanak. Eraikinaren lau hormak eta teilatua berritzeko obrak egin zituen Goizuetako Udalak. Horretarako, 68.000 euroko inbertsioa egin zen, eraikinaren lau hormak eta teilatua berritzeko. Jarduera desberdinak egiten dira bertan.