MENDIA

Mendi taldea osatzeko asmoz, bilera eginen dute gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 22a, 00:00
Talde ederra elkartu zen, urrian antolatu zuten mendi irteeran.

Udaletxean izanen da, 19:00etan hasita, taldea martxan jartzeko. Herritarren artean piztu zen interesa, aurretik egin zuten mendi irteera batean, gustora aritu zirela eta.

Mendi irteera soil bat baino gehiago izan zen, urriaren 19an egin zutena goizuetarrek. Aba­ñora autobusez joan, eta berta­tik abiatuta Hernani-Goizueta ibilbidearen zati bat osatu zuten oinez, herriraino, Aranotik iga­roz. Jose Jabier Etxeberriaren eskutik, gainera, histo­riari erre­pasoa egiteko aukera izan zuten, ibilbideko zenbait toki­tan.   

27 lagun el­kar­tu ziren egun hartan, eta baita gus­tora aritu ere. Horrela, azkar asko jarri zuten beste baterako hitzordua, baina ez hori bakarrik: mendi taldea sortzeko interesa eraku­tsi zuten, elkartutakoek.

Esan eta egin, hasi dituzte mendi taldea martxan jartzeko lanak. Eta horretarako, bilera deitu dute gaur, interesatuekin. Arra­tsaldeko 19:00etan jarri dute hitzordua, udaletxean, tal­dea osatzeko asmoz.

Mendirako zaletasuna du­te­nek, beraz, gaur daukate zita, taldearen partaide izan eta mendira herrikideen konpainia ederrean joateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!