ESKU PILOTA

Umore Ona txapeldun bi mailatan; Oiarpe, beste bietan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 21a, 00:00

Finaletako partaide guztiek maila polita erakutsi zuten.

Larunbateko finaletan Umore Onak jantzi zuen txapela 22 urtez azpikoetan eta umeetan. Kimuetan eta haurretan, berriz, Oiarpek.

Larunbatean jokatu ziren udaz­ke­nean hasitako Umore Ona Pilo­ta Txapelketako finalak Goi­zuetako frontoian, eta bitan ba­natuta geratu zen txapela: ume­en eta 22 urtez azpikoen ma­ilatan Umore Onak irabazi zu­en; kimu eta haurretan, Oiar­pek.

 

Alderik haundiena, 22 urtez azpikoetan

Partidu gehienak nahiko parekatuak izan ziren; alderik haundiena, 22 urtez azpiko partiduko emaitzan egon zen.

Umeetan, bi bikoteak Umore Onakoak ziren, eta puntu bakarragatik irabazi zuten A. Legarretak eta J. Alsuak, J. Larin eta M. Garmendiaren kontra; 18-17. Kimuetan, bestalde, Oiarpeko U. Sanzberro eta U. Zelaiaran izan ziren txapeldun, 18 eta 12, Umore Onako X. Apezetxea eta A. Salaberriaren kontra. Haurretan ere  Oiarpe gailendu zen Umore Onaren aurrean: M. Olaiz eta M. Leonetek egin zituzten 18 tantoak, eta O. Legarretak eta E. Elizegik 16.

Azkenik, 22 urtez azpikoetan A. Zabala eta A. Apezetxea amezketar eta goizuetarrak irabazi zuten, 22 eta 15, Oiarpeko Ugalde eta Iñarraren kontra.

 

Zortzi saritu, zozketan

Bestalde, elkarteak errifen zoz­ke­ta egin zuen, eta irabazleek 15 egun dituzte telefonoz dei­tze­ko, 646 056 163ra. Aurreneko saritik zortzigarrenera irabazi dituzte hu­rrenez hurren, zenbaki ha­uek: 3922, 794, 3244, 1140, 2464, 1757, 3011 eta 2834.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!