MOTOZIKLISMOA

Jaso du Euskadikoaren bigarren saria, Jon Makazaga goizuetarrak

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 18a, 00:00
Jon Makazaga goizuetarra, bigarren saria jasotzen.

Asteartean egin zuten sari banaketa ekitaldia, Durangon. Enduro modalitatean izan da bigarren Makazaga, 2019ko txapelketan.

Denboraldi bikaina izan zuen 2019koa, motokroseko enduro mo­dalitatean, Jon Makazaga Otxan­dorena goizuetarrak; eta bigarren bukatu zuen, Euskadi­ko Txapelketan. Emaitza horren saria, joan den asteartean jaso zuen, Durangon. Bertan egin zuen Euskadiko Motoziklismo Federazioak, modalitate guztie­tako txapelketen sari banaketa ekitaldia.

Eneko Camino eta Aritz An­txia bizkaitarrekin batera igo zen taula gainera Makazaga, haiek izan baititu podiumean lagun, 2019ko txapelketan: 130 punturekin izan da txapeldun Camino; 124re­kin bigarren Ma­kazaga; eta 94rekin hirugarren Antxia.

Guztira, zazpi proba jokatu zituzten, maiatzean hasi eta urrian bukatu. Erregulartasuna izan du armarik onena goi­zu­etarrak, aurreneko bosten arte­an sailkatu baita beti: bos­ga­rren izan zen Aibarren, has­teko; hirugarren Gueñesen, on­­doren; bosgarren Zallan, Irañe­­tan eta Arratzun, segidan; eta hiru­ga­rren azkeneko bi probe­tan, Za­llan eta Elgoibarren. Azkeneko probaren aurretik, jakina zen Caminok irabaziko zuela (ez zuen parte hartu Elgoibarren), Makazagak urrutiegi baitzeu­kan; baina bigarren postua ze­go­en jokoan. Goizuetarrak 20 punturen abantaila zeukan alde, eta Antxia baino gehiago izan zen, gainera, 11garren izan bai­tzen lehiakidea.

Guztira, 25 partehartzaile izan ziren, Euskadiko Txapel­ke­tan, Makazagaren kategorian, elite mailakoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!