Udala

Egur loteak eskatzeko epea zabalik, otsailaren 14ra arte

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 18a, 00:00
Etxean sua egiteko egurra da eskuragarri jarri dutena, beste urte batez.

Etxean sua egiteko egurra nahi dutenek, orain egin ditzakete eskaerak, udaletxean.

Herri ondasunak herritarrek aprobetxatzeko eta erabiltzeko asmoari jarrai­tuz, egur loteak eskaini ditu Goizuetako Udalak; eta orain dute eskaerak egiteko epea, goizuetarrek. Etxean sua egiteko egurra nahi duenak, otsailaren 14ra arte egin dezake eskaera, udaletxean.

Horretarako, zenbait bal­din­tza bete beharko dituzte eska­tzaileek: adinez nagusia izatea, edo adingabe burujabea nahiz judizialki gaitua; Uda­la­ren erroldan bizilagun be­za­la ins­kri­ba­tuta egotea, urte­beteko antzina­tasunarekin; Uda­lare­kin di­­tuz­­­ten zerga bete­beha­rrak egu­­ne­an izatea; eta au­rre­ko urtee­tako egur loteei dagokien kuo­taren ordain­keta egunean izatea.

Udaletxean aurkeztu behar dira eskaerak, honako agiriekin batera: NANaren fotokopia eta kontu korrontearen zenbakiaren fotokopia; Goizuetan gutxienez urtebetez erroldatuta daramala egiaztatzen duen agiria; eta Udalarekiko zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria.

Eskaerak adina egur lote baldin badaude, egurra ema­nen zaie eskaera egin eta bal­dintzak betetzen dituzten guz­ti­ei. Bestela, zuzentasun eta jus­tizia irizpideetan oinarrituko da Udala, eta lehentasuna ema­nen die familia-unitateko diru-sarrera gutxien dutenei, datu objektiboetan oinarrituta; Per­tso­na Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, esaterako.

Bakoitzari emanen zaion egur lotea, udaletxeko iragarki taulan argitaratuko dute; eta ordutik hasita, hiru hilabeteko epea izanen dute onuradunek, jasotzeko. Egurra zuzenean era­biltzeko da, eta ezinen dituzte berriro saldu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!