Zubimuxu aterpetxea

Zubimuxu aterpetxea kudeatzeko lehiaketarako deialdia, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 17a, 00:00
Zubimuxu kudeatzeko bi urteko kontratua eskainiko da, hasteko.

Berriro argitaratu da Zubimuxu aterpetxea kudeatzeko lehiaketarako deialdia. Hala erabaki zuten abenduaren 19an egindako Plenoan. 

Zubimuxu aterpetxea ku­de­a­tze­ko lehiketarako deialdea za­ba­lik dago. Hala erabaki zuten abenduaren 19ko Plenoan. 

Dagoeneko zabalik dago li­zi­taziora aurkezteko epea eta hilaren 31 arte egin ahal iza­nen dira, Nafarroako Li­zi­ta­zio Elektronikoen Pla­ta­for­ma (PLENA) bidez: https://pla­ta­for­ma­li­citacion.navarra.es:8443/sede/licitacion/licitaciones/detalle?id=1133191

Bi urteko kontratua, luzatzeko aukerarekin
Bi urteko kontratua eskainiko zaio kudeatzaileari, eta ondoren urtero luzatu ahal izanen da, «hiru urtez, eta gehienez, bost urte egin arte».

Errentariak, urtero Goizu­e­ta­ko Udalari ordaindu beharko di­on kanon ekonomikoak zati finko bat izanen duela adie­ra­zi dute, «gutxienez 720 euro eta gehienez 1.200 eurokoa BEZa barne», eta za­ti aldakor bat, erre­serben diru sarreren %5 iza­nen dena. Ondorioz, in­te­res­­du­nek urteko gutxienez 720 eu­rokoa (BEZ barne) den pro­po­­samena egin beharko dute, eta hori «gorantz hobetu ahal iza­nen da, gehienez ere 1.200 eurora arte».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!