Esku Pilota

Umore Ona eta Oiarpe ariko dira elkarren kontra, finaleko partiduetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 12a, 00:00
Lau final jokatuko dira larunbatean; maila bakoitzean bana.

Azken finalerdiak ostiralean jokatu ziren Umore Ona Pilota Txapelketan, eta finalak larunbatean, urtarrilaren 18an izanen dira.

Ostiraleko finalerdien ondoren, argitu da nork jokatuko dituen Umore Ona Pilota Elkartearen Txapelketako finalak. Partidu horiek larunbatean, hilaren 18an jokatuko dira, arratsaldeko 17:00etan hasita.

Umore Ona eta Oiarpe, finalean
Azken finalerdietan bost partidu jokatu ziren. Umeen mailan, Larin eta Garmendiak irabazi zuten 18 eta 5, Aranberritarren kontra; eta Legarretak eta Alsuak, 18-16, Narbarte eta Sagarduiren kontra; denak, Umore Onakoak.

Kimuen mailan, berriz, Oiarpeko Sanzberro eta Zelaiaran gailendu ziren 18 eta 11, Aurrerako Martinez eta Telletxearen kontra. Haurretan ere Oiarpe izan zen nagusi: Olaitz eta leonetek 18 eta 3 irabazi zieten Vertiz eta Allende añorgarrei.

Azkenik, 22 urtez azpikoen mailan, Oiarpe izan zen nagusi baita ere: Ugalde-Etxeberriak 22 eta 7 irabazi zuten Getariako Aristi eta Ilunpeko Salegiren kontra.
Finaletan, beraz, umeetan izan ezik, Oiarpe eta Umore Ona izanen dira aurrez aurre.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!