OBRAK

Hilaren 20an, Beheko Landa bidea konpontzen hasiko dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 11a, 00:00

Beheko Landa bidea konponduko dute Apezetxea Anaiak enpresak .

Apezetxea Anaiak enpresa izango da Beheko Landa bidea konponduko duena, eta hilaren 20ean hasiko dira pabimentazio lanetan. Apezetxea Anaiek aurreikusi dute, martxoaren amaiera aldera amaituko dutela lana. Hori dela eta, esleipen prezioa 111.622,13 +BEZ eurokoa izango da.

 

Orain artekoak konpontzeko

Udalak adierazi du, bide horretan ibili den edonor ohartu izanen dela ze egoera txarrean dagoen lurra. Eta hau aldatu beharra dagoela, «konpontzeko beharra dauka bideak».

Konponketak aspaldi egitekoak baziren ere, hainbat alditan desertu gelditu da lizitazioa (ez da inor aukeztu), «eta ondorioz gaur egun zuloz beteta dago gasolinera aurreko bide zatia».

Hala ere, hilaren 20ean hasiko dira pabimentazio lanekin aipatutako Apezetxea Anaiak enpresa, eta martxo amaieran emango dira lanak amaitutzat, gutti gotti betti.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!