Datorren asteartetik aurrera izanen da oinarrizko informatika ikastaroa

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 11a, 00:00

Ikastaroan apuntatzeko, Doneztebeko Enplegu Agentziara deitu behar da (948 45 03 09) eta ikastaroa Goizuetako eskolan emanen da.

Datorren asteartean emango zaio hasiera  Nafar Lansarek antolatutako Oinarrizko Informatika ikastaroari, 30 ordukoa izanen da eta Goizuetako eskolan emanen da. Ikastaroa, gutti gotti betti hiru hilabetekoa izanen da, izan ere, martxoaren 3an amaituko baita ikastaroa. Klaseak astearte eta ostegunean emanen dira, arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte.

Izen ematea oraindik irekita dago, horretarako, Doneztebeko En­ple­gu Agentziara deitu behar da telefonoz, 948 45 03 09 zenbakira..

Ikastaroa doan izanen da, eta parte hartze irekia du. Hala ere, Nafar Lansareko kideek adierazi dute baldintza bakarra lan egiteko adinean egotea izanen dela. «Dena den, langabezian daudenek lehentasuna izanen dute».

Astearte eta oste­gu­netan, arra­tsa­l­deko 17:00etatik 19:00etara bitartean izanenen dira ikastaroak eta Goizuetako eskolan emanen dira. Eta bi hilabeteko ikastaroa izanen da.

Ikastaroaren helburuak

Ikastaroaren helburu nagusia oinarrizko informatikari buruzko ezagutzak irakastea da, baina horrez gain, beste hainbat helburu ere badaude, hala nola, interneten nabigatzen ikastea, bai ordenagailuan eta baita smartphonean ere, nabigatzeko beldurra kentzea...

Antolatzaileek adierazi dute aurreko urteko ikastaroak izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere berriro antolatu dutela Nafar Lansarek. Hori dela eta, jendea animatzeko deia eginen dute, informatikako mundua ezagu­tzeko eta interneten nabi­gatzeko oinarrizko ezagu­tzak bar­ne­ratzeko.

«Parte har­tza­ile guztiak izanen dira ongi eto­rriak, beraz, animatu!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!