Goizuetako Umore Onaren Txapelketan azkenaurreko jardunaldia jokatuko da gaur, 17:30etatik aurrera. Guztira bost finalerdi daude iragarrita eta finalen konposizioak guztiz erabakita geratuko dira. Umeen mailako bi finalerdiak gaur jokatuko dituzte Umore Ona taldeko lau bikoteek: Larin eta Garmendia, Aranberri anaien aurka ariko dira eta Narbarte eta Sagardui, Legarreta eta Alsuaren kontra.
Kimuetan Oiarpeko Sanzberro eta Zelaiaran, Aurrera taldeko Martinez eta Telletxea izanen dituzte aurrez aurre. Garaileak Salaberria eta Apezetxea goizuetarren aurka ariko dira finalean.
Haurretan, Umore Onako Legarreta eta Elizegi finalean dira eta aurkariak gaur ezagutuko dituzte. Oiarpeko Olaitz eta Leonet, Añorgako Vertiz eta Allende bikoteen arteko garailea izanen da beste finalista.
22 urtez azpikoetan Oiarpeko Ugalde eta Etxeberria, Aristi (Getaria) eta Salegiren (Illumpe) aurka ariko dira. Umore Onako Apezetxea eta Amezketako Zabala aurretik sailkatuak daude finalerako.