pilota

Umore Onak plenoa, oraingoz finalerdietan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 5a, 00:00

Umore Ona Pilota txapelketako hiru finalerdi jokatu ziren ostiralean Goizuetako frontoian eta bertako taldeak plenoa du oraingoz finaletan bi bikote eta finalista bat sartuz. Kimu mailan Salaberria eta Apezetxeak, Macicior eta Oses hernaniarrak gainditu zituzten 18-8. Haurretan, Legarreta eta Elizegik 18-6 irabazi zuten Bortzirietako bikotearen aurka. Eta 22  urtez azpikoetan Amezketako Zabalak eta Umore Onako Apezetxeak 22-21 gainditu zituzten Arribillaga (Ardoi) eta Goikoetxea (Irurtzun).  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!