Ikastaroak

Oinarrizko informatika ikastaroa egin ahal izanen da, urtarrilaren 14an hasita

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 4a, 00:00

Izena telefonoz eman behar da, Doneztebeko Enplegu Agentzian: 948 45 03 09. Ikastaroa, Goizuetako eskolan emanen da.

Nafar Lansarek antolatuta, 30 orduko informatika ikastaroa emanen da Goizuetako eskolan, informatika gelan, urtarrilaren 14an hasi eta martxoaren 3ra. Saioak astearte eta ostegunetan emanen dira, arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara bitartean.

Izen-ematea irekita dago. Horretarako, Doneztebeko En­ple­gu Agentziara deitu behar da telefonoz, 948 45 03 09 te­le­fo­nora.

Langabezian daudenek, lehentasuna

Ikastaroa doan izanen da, eta edonork hartu ahal izanen du parte. Baldintza bakarra izanen da lan egiteko adinean egotea. Dena den, langabezian daudenek lehentasuna izanen dute.

Ikastaroaren helburua izanen da oinarrizko informatikari buruzko ezagutzak irakastea, eta baita interneten nabigatzen ere, bai ordenagailuan, eta baita smartphone telefonoetan ere.

Goizuetako Udalak jakinarazi du «lehengo urtean izan zuen arrakastaren harira, aurten ere Nafar Lansarek ikastaroa antolatu» duela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!