PELOTA

Umore Onaren Finalerdiak, gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 3a, 00:00

Lau finalerdi jokatuko dira gaurkoan, arratsaldeko 17:00etan hasita, Goizuetako frontoian. 

Umore Ona Pelota Txapelketaren lau finalerdi jokatu dira gaurkoan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Goizuetako frontoian. Eta datozen partiduak, hurrengo ostiralean jokatuko dira, arratsaldeko 17:30etan. Gaurko finalerdietan, lehenik Kimuak jokatuko dute; A. Salaberria- X. Apezetxeak, O.Macicior-E.Osesen aurka egingo dute. Haurretan berriz, O. Legarreta-E.Elizegik, E.Etxeni-E.Madariagaren aurka jokatu beharko dute. 
22 azpikotan, bi partidu egongo dira; lehena, Aristi-Salegik, I.Galartza- L.Gurrea edukiko dituzte aurkari, eta bigarrena eta azkena, Arribillaga-Goikoetxea, Zabala- Apezetxearen aurka ariko dira. 
Datozen partiduak, hurrengo ostiralean jokatuko dira, hilaren 10ean hain zuzen, arratsaldeko 17:30etan hasita, Goizuetako frontoiean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!