Urtea agurtzeko Mus Txapelketa antolatu du aurten ere, 35garrenez, Umore Ona elkarteak, abenduaren 31rako.
Urteko azken egunean, arratsaldeko 16:00etan hasita jokatu ahal izanen dira partidak, eta izena egunean bertan eman beharko da; bikoteko, 10 euroan. Antolatzaileek nabarmendu dute ez dela herritarrentzako bakarrik antolatutako txapelketa: «irekia da. Ateak zabalik hartuko ditugu denak».
Sariak ere politak izanen direla gogorarazi dute: «iaz haunditu ziren, eta parte-hartzea ia bikoiztu egin zen. 22 bikotek hartu zuten parte». Txapeldunek 100 euro eta opariak jasoko dituzte. Bigarren sailkatuek, berriz, 50 euro eta opariak. Eta hirugarren eta laugarren sailkatuentzako ere izanen dira opariak.