Esku pilota

Beste 7 partidu, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 27a, 00:00

IV. Umore Ona Pilota Txapelketako partidu gehiago jokatuko dira gaur eta bihar, frontoian. Gaur, 17:30etan hasita ariko dira lau mailetako pilotariak. Umeetan, Seges eta Zurutuza, Larin eta Garmendiaren kontra, eta Aranberritarrak, Narbarte eta Sagarduiren kontra; denak, etxekoak. Kimuetan, berriz, Aurrerako Zubillaga eta Alkorta, Umore Onako Salaberria eta Apezetxearen kontra. Haurretan, Elizazu eta Iturbe hernaniarrak Bortzirietako Etxenike eta Madariagaren kontra. Eta 22 urtez azpikoetan, Bergarako Oteiza eta Otermin, Getariko Aristi eta Ilunpeko Salegiren aurka. Bihar, 10:30etan hasiko dira partiduak. Umetan, Aranberritarrak Legarreta eta Alsuaren aurka ariko dira, eta haurretan, Umore Onako Legarreta eta Elizegi, Añorgako Vertiz-Allenderen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!