Umore Ona pilota elkartea

Asteko hirugarren jardunaldia, gaurkoa

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 22a, 00:00

Esku pilotak hartu du herria egunotan, ostiraletik hasita, partida asko eta asko jokatu dituzte goizuetarrek. Gaur izanen dituzte aste honetako azkenak, goizeko 10:00etan hasita. Lehenengo, Nafarroako Kirol Jokuen Txapelketari dagozkion bi partida jokatuko dituzte, kimuen mailakoak biak. Eta ondoren, Umore ona Pilota Txapelketako 22 urtez azpikoei dagozkienak: Aristi (Getaria) eta Salegi (Irurtzun), Pagazpeko Galarraga eta Iruretagoienaren kontra; Arribillagak (Ardoi) eta Goikoetxeak (Irurtzun), Larraungo I. Galartza eta I. Gurrea hartuko dituzte; eta azkenik, Andoingo Etxezarreta eta Arratek aurrez aurre izanen dituzte Oiarpeko I. Ugalde eta E. Etxeberria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!