'Oreina' pelikula bihar, jangelan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 21a, 00:00

Zinearekin daukate hitzordua bihar, goizuetarrek. Izan ere, Oreina filma jarriko dute, arratsaldeko 18:00etan hasita, Xalto eskolako jangelan. 12 urtetik gorakoentzat da, eta 2 euroan izanen dira sarrerak. Datorren ostiralean, berriz, Amonaren istorioak ipuin kontaketa izanen da, haurrentzat, Amaia Elizagoienen eskutik. Xalto eskolako jangelan eginen dute hori ere, 17:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!