Aurreko asteburuan eskaini zuten Gabonetako kontzertua, Goizuetako elizan, Umore Ona abesbatzako kideek eta herriko gaztetxoek. Eneko Amundarainek zuzenduta aritu ziren abesbatzakoak, eta Ainara Narbartek zuzenduta gaztetxoak; eta eliza beteta zela, talde bakoitzak bere emanaldia eskaintzeaz gainera, elkarrekin ere aritu ziren. Dantza saiorik ere ez zen falta izan, eta ezta kontzertuaren ondorengo bazkaririk ere, elkartean.