Aurten ere Mus Txapelketa jokatuko da abenduaren 31n Goizuetan. Antolatzialeek argi utzi dute, ez dela txapelketa herrikoi bat «irekia da, denok izanen dira ongi etorriak».
Aurtengo 35. edizio honetan, sariak potoldu egin dira, aurreko urtean parte hartzea bikoiztu egin zela ikusirik, «22 bikotek hartu zuten parte».
Sariak, irabazleentzat
Txapeldunarentzat 100 euro eta opariak; bigarrenarentzat 50 euro eta opariak; eta hirugarren eta laugarren postua lortu dutenentzat opariak.
Izen ematea, txapelketaren aurretik eman behar da, eta 10 euro ordaindu beharko dira, bikoteko.
Goizuetako Mus Txapelketako antolatzaileek adierazi dute denak izango direla ongi etorriak, txapelketa irekia baita.