ISTRIPUA

Goizuetako suhiltzaile boluntarioak, berriro salbatzaile

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 14a, 00:00

Suhiltzaileak, gaztea ambulantziara sartzen. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak.

Aurreko asteburuan, berriro ere salbatzaile izan ziren Goizue­ta­ko suhiltzaile boluntarioak, gazte bat erreskatatu baitzuten, Goizuetako mendi bideetan. Istri­pua izan zuen, eta zauri­tu­ta zegoela, anbulantzian hartu eta ospitalera eraman zuten. Ezkerreko hankan haustura dauka gazteak. 
Goizuetako suhiltzaile boluntarioek egindako «lan bikaina» nabarmendu dute Nafarroako Suhiltzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!