Datorren igandea, egun handia izanen da goizuetar askorentzat, Umore Ona elkarteko bazkideen bazkaria baitago, eguerdiko 14:30etan hasita.
Izen ematea oraindik zabalik dago, hala ere, datorren asteazkenean izango da izena emateko azken eguna, Elkartean bertan egin daiteke, edo Amaiarenean. 5 euro ordaindu beharko dira, bazkarian bertan.
Bazkariko menua
Lehenengo plater gisa, zizka -mizkak izanen dira, berotzen hasteko. Ondoren Balentziar erara egindako paellaz gozatzeko aukera ere izanen dute, jarraian postrea, eta azkenik kafea eta kopak, ez dira faltako.
Umore Ona Elkartekoek, bazkideak animatu nahi dituzte, bazkideak elkartzeko, eta hasieran egiten ziren bazkarien jende kopuru antzekora heltzeko.