SUKALDARITZA

Sukaldaritza ikasteko aukera, gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 14a, 00:00

Urtebetetze tartak prestatzeko tailerra izanen dute gaurkoan. Goizeko 10:00etatik 13:00etara izanen da, jangelan.

Gaur goizeko 10:00etan, hasiko da sukaldaritza tailerra, hiru orduko ikastaroa izanen da, beraz gutxi gora behera, eguer­di­ko 13:00ak aldera emango zaio amaiera. Tailerra jangelan eman­go da eta helduei zu­zen­du­ta­ko ikastaroa da.
Askotan, etxeko txikien ur­te­­ak direnean, gozo dendetan eros­ten dira tartak, eta hori al­da­tzeko asmoz, urtebetetze tartak egiteko tailer hau antolatu da. Etxean egiteko moduko tartak egiten irakatsiko da. 
Tailer honetan ikasten dena, gero praktikan jarri, eta haurren urtebetetzea denean, etxe­an egin­­da­ko tarta paregabeaz go­za­tze­­ko aukera izango dute denek. Egu­nean bertan ezin izango da izena eman, aurrez egin behar zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!