Gaur eta bihar izanen du segida, Umore Ona Esku Pilota Txapelketak, zazpi partidurekin eta bihar Nafarroako Kirol Jokuen Txapelketako beste hiru jokatuko dira. Gaur sei izanen dira Umore Onako Txapelketaren partiduak eta eta bihar bakarra. 17:30etan hasiko dira, Goizuetan, eta jokoan izanen dira hamaika goizuetar ere. Umeetan lehenengo partiduan Aranberri anaiak Legarreta eta Alsuaren kontra ariko dira eta bigarrengoan Larin eta Garmendia, Narbarte eta Sagarduiren aurka.
Ondoren kimuak, haurrak eta 22 azpikoak izanen dira hurrenez hurren: Kimuetan Sagardui eta Lujanbio bikote goizuetarra, Aizpuru eta Cuesta añorgarren aurka lehiatuko dira; haurretan Ugartemendia (Aurrera) eta Galartza (Larraun), Eple taldeko Perez eta Lizarazuren kontra; eta 22 urtez azpikoetan Larraungo Galartza eta Gurrea, Aristi (Getaria) eta Salegiren (Illumpe) eta amaitzeko Telletxea (Erreka) eta Odriozola (Eple), Amezketako Zabala eta Umore Onako Antton Apezetxea goizuetarraren kontra.
Bihar, 11:00etan Nafarroako Kirol Jokuen Txapelketan Umore Onako hiru bikote Erreka, Ultzama eta Zugarralderen kontra izanen dira eta Umore Ona Txapelketan, 22 azpikoetan, Arizmendi eta Iruretagoiena Bergarako Oteiza eta Oterminen kontra.