Goxali

Hurrengo tailerra, abenduaren 19an

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 7a, 00:00

3 eta 14 urte bitarteko goizuetarrentzat liburutegi-ludoteka zerbitzua da Goxali, eta hainbat jarduera egin ohi ditu hileko azkeneko ostegunetan. Hurrengo zita hilaren 19rako jarri dute; joku tailerra eginen dute egun horretan, arratsaldeko 17:00etan hasita. Urteko azkeneko tailerra izanen da, baina 2020rako ere badituzte datak: urtarrilaren 30ean, otsailaren 20an, martxoaren 26an, apirilaren 30ean eta maiatzaren 28an izanen dira. Goxalik antolatzen dituen ekintzek haur eta gaztetxoen sozioalizazio eta aisialdi osasungarria sustatzea dute helburu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!