Umore-ona elkartea

Bazkarian izena emateko, 18ra arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 7a, 00:00

1984. urteko Gabonen bueltan ireki zuten Umore Ona elkartea, eta hori ospatzeko, bazkaria egiten dute, urtero. Hilaren 22an izanen da aurten, 14:30etan hasita. Joan nahi duten bazkideek hilaren 18ra arte izanen dute aukera apuntatzeko; elkartean bertan egin daiteke, baita Amaia kafetegian ere. 5 euroren truke, menu ederra dastatzeko aukera izanen da: zizka-mizkak, paella, postrea, kafea eta kopak. «Animatu, ederki pasako dugu eta!», adierazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!