MENDIALDE ZORAGARRIA ARGAZKI LEHIAKETA

'Mendialde zoragarria' argazki lehiaketan, bi goizuetar sarituak

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 7a, 00:00
Eli Apezetxeak ateratako argazkia: Goizuetako zubia, ur ttanttaz bizia.

Argazki lehiaketa egin du Aralar-Urbasa Landetxeen Elkarteak eta eskualdeko bi izan dira sarituen artean.

Goizuetako Eli Apezetxea i­zan da irabazlea, Goizuetako zubia, ur ttanttaz bizia argazkiarekin, bigarren saria berriz Jokin Fer­nandez donostiarrak irabazi du, Igartza lanarekin eta  Alaitz Eskudero goizuetarrak hi­ru­ga­rren postuari eutsi dio, Goizuetako Inauteriak ar­gaz­kia­re­kin.

Azaroaren 4an, amaitu zen argazkiak aurkezteko epea, eta azaroaren 19an bildu zen epaimahaia, saridunak era­ba­ki­tze­­ko asmoz. Epaimahai hau, Ri­kar­do Boch argazkilariak, Jose Antonio Goikoetxea ar­gaz­ki­la­riak eta Aitziber Goi­koe­txea elkarteko bazkideak osa­tu dute, eta adierazi dute ez dela batere erraza izan ira­baz­le bat hautatzea, hala ere, «lehia­ke­ta­ren deialdiaren irizpideak kon­tu­an hartuta eta eztabaida lu­ze­en ondoren hartu dugu era­ba­kia».

 

Irabazleentzat, sariak

Irabazleak (Eli Apezetxea), as­te­bu­ruko egonaldia irabazi du Nafarroako edozein lande­txetan. Bigarrenak (Jokin Ferna­ndez) be­rriz, otordua inguruko jatetxe batean, eta hirugarren (Alaitz Eskudero) saria bertako produktuekin osatutako otarra izan da.

 

Antolatzaileen partetik: «eskerrik asko»

Argazki lehiaketako antola­tza­i­­­le­e­k, eskerrak eman nahi izan dizkiete parte-hartzaile guztiei, eta honakoa adierazi dute: «eskerrak eman na­hi diz­ki­egu auzolan honen bitar­tez, Mendialdea eskualdea bul­tza­tzen lagundu duzuen guztioi. Guretzat, zalantzarik gabe, de­nok zarete garaileak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!