XVI. Feria

XVI. Azienda, artisau eta nekazari ferian, fiesta ederra izan zuten goizuetarrek

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 7a, 00:00
Ehuna egiten aritu ziren hainbat emakume. Argazkia: Felix Loiarte

Ederki pasa zuten aurreko asteburuan Goizuetan, XVI. Azienda, artisau eta nekazari ferian. Goizuetarrentzat hain berezia den egun hartan, txoko guztietako saltzaile eta basererritarrak gerturatu ziren bertara, eta giro paregabea sortu zen. 

Hamaseigarren edizio izan zuen aurreko asteburuan Goizuetan izaten den azienda, artisau eta nekazari feriak. Goizuetarrak o­so gustuko dute egun hau, hai­entzat oso berezia baita, hainbat txoko ezberdinetako saltzaile, ba­serritar eta bisitariek bat egin baitzuten Goizuetako plaza inguruan. 

XVI. Feriako postuak
Aurreko asteburuan, zerua grisa zegoen, eta euria egingo zuela beldurrez ziren goizuetarrak, hori dela eta,  postuak Eskoletako Pilota plazan jarri zituzten,  eta azienda eta animaliak berriz plazan. 

Baserriko barazki eta produktuen azoka ere egon zen. Argazkia: Felix Loiarte.
 

Egunak kolore iluna izan arren, goizetik hasi ziren herria girotzen, 10:00etan hain zuzen. Feriari hasiera eman ostean, go­i­zean zehar talogeileak, trikitilariak kaleak girotzen, mota guztietako erakusketak... egon ziren. 

Animalien itzulia ere egin zuten Goizuetan zehar. Argazkia: Felix Loiarte.
 

Jarraian, 11:00ak aldera, ardien eta behorren itzulia hasi zen, eta 12:00ak aldera, herri ki­rol desafioari eman zitzaion hasiera. 

Herri kiroletan, indarrak gas­ta­tu ondoren, bazkari eder baten bueltan bildu ziren denak. Hasteko bertako babarrunak jan ziztuzten aurreneko plater gisa, bigarrena berriz, bertako betizu gisadoa, eta postrearekin amaitu zuten bazkaria. 

Arratsaldean, 18:30ak inguruan, Musikaldi paregabeaz gozatu zuten goizuetar eta bisitariek, Bixenterekin.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!