Udala

Gizon taldearen abenduko saioa

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

Hilean behin, aurreneko asteartean, biltzen da Gizon Taldea Goizuetan, bakardadeari nola aurre egin lantzeko, konparti­tzeko eta harreman sarea sendotzeko. Etzidamu dute hurren­go hitzordua, ohi bezala, goize­ko 10:30etatik 12:00etara, Umo­re Ona elkartean. Gainera, abenduko saio honetan baloratuko da jarraitu nahi duten edo ez.  Azkenengo bi saioetan bakardadea aztertu eta bakoitzarena galdetegi baten bitartez neurtuko da eta ondoren emaitzak baloratu eta komentatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!