Feria

Dena prest gaurko Feria Eguna giro zin hobean ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00

Euria egiten badu postu guztiak, 100, eskoletako frontoian jarriko dira, eta aziendak plazan mantenduko dira

Iritsi da goizuetarrentzako hain kuttuna eta maitatua den Feria Eguna eta ez dago aitzakiarik bertara ez hurbiltzeko. 16garren edizioa da aurtengoa eta dena prest dago ongi irteteko, euria egin ezkero ere prestatu dituzte leku alternatiboak.  Egun osoan luzatuko da festa.
Goizeko 10:00etan hasiko da feria, eta makina bat artisau postu­rekin batera, giroa jarriko dute trikitilariek ere. Talogileak ere izanen dira, hamaiketakoa egin nahi duenarentzat; eta era­­kustaldiak eskainiko dituzte arti­­sauek, goizean zehar.
Ardi eta behorrak kaleetan barrena ikusteko aukera izanen da goizean bertan, artzainek eginen duten itzuliarekin. Eta haien ondotik, herri kirolariek hartuko dute txanda: desafioa eginen dute, eguerdian.
Esan, euria egitekotan postuak eskoletako frontoian jarriko direla eta aziendak plazan mantenduko dira. Desagertzekotan egon den Betizua, ferian bertan ikus­­te­ko aukera ere izanen da, Goi­zuetan.

Euria egin ezkero bazkaria 
herriko frontoian eginen da
Huts eginen ez duen beste zita, herri bazkaria izanen da eta kasu honetan euria protagonista bada herriko frontoian eginen da. 
Ber­ta­ko produktuekin osatutako me­nua prestatu dute: babarru­nak, betizu gisatua eta postrea. Arratsaldean, musika saioa ere izanen da, giro ederrari se­­gida emateko. Bixentek eskai­ni­ko du, 18:30etan hasita.
Feriara gerturatzeko gonbi­tea lu­zatu dute antolatzaileek, eta baserritarrez janzteko deia egin dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!