EMAKUMEA

Goizueta emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunaren inguruan batu zen

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 30a, 00:00
Argazki erraldoia atera zuten pasa den astelehenean Goizuetako plazan

Goizuetan emakumeak antolatzen ari dira eta argi dute indarkeria matxistaren aurrean zero tolerantzia izanen dutela.

Azaroaren 25a Emakumeen aur­kako Indarkeriaren kontrako Na­zio­ar­teko eguna izendatu zen 1999an. Egun hori Mirabal ahiz­pen hilketa oroitzeko au­ke­ra­tu zen. Mirabal ahizpak Dominikar Errepublikako hiru ekintzaile politiko izan ziren eta 1960ko azaroaren 25ean Ra­fa­el Trujillo diktadorearen po­liziak bortizki hil zituen. 

Urte horretatik aurrera, ema­ku­me­en talde eta mugimendu fe­mi­nis­tak data hori hartu zuen emakumeenganako in­dar­­­ke­­ria sexistaren aurkako egun bezala.
Goizuetan ere emakume tal­de bat elkartzen hasia da, eta honen baitan astelehena, aza­roa­ren 25, egunerako mo­bi­li­za­zio polita prestatua zuten. He­rri­ko hainbat txoko more ko­lo­re­ko globoekin apaindu zi­tuz­ten goizean goizetik eta arra­tsal­­de­an, globo hauek bilduz, ka­le­­ji­­ra egin zuten herrian barna. 
More koloreko arropak jan­tzi­ta, argazkia atera zu­ten bertaratutakoek. Plaza mu­si­ka­re­kin girotuta egon zen.

Udalak EH Bilduk pro­po­sa­tu­ta­ko adierazpena onartu zuen joan den azaroaren 19ko ez ohi­ko batzarrean.

Ikusten den bezala, Goi­zue­tan emakumeak antolatzen ari dira eta argi dute indarkeria ma­txis­ta­ren aurrean zero to­le­ran­tzia izango dutela
Hemendik aurrerra ere ekin­tza gehiago antolatzeko as­mo­tan omen dira, autodefentsa fe­mi­nis­tako formakuntza, bes­te­ak beste. Talde irekia da, eta ber­tan parte hartu nahi duten emakume guztiak besozabalik hartuko dira.


'Amonaren istorioak', ipuin kontaketa abenduaren 27an

Egun horren arira Amonaren istorioak ipuin kontaketa mu­si­ka­tua, abenduaren 27an, es­ko­lako  jangelan egingo da. 3-8 urte bitarteko haurrentzako Amaia Elizagoienen ardurapean es­kai­niko da. Euskal usadioetan oi­na­rri­tuta daude istorioak eta hasiera batean abenduaren 1erako bazegoen iragarrita, 27ra pasa da, eta ez zen asteazkenean egin,  Kronikan, akats baten on­do­ri­oz iragarri bezala. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!