Emanaldia eskaini zuen Umore Ona abesbatzak, Oiartzungo udaletxean, bertako Lartaun abesbatzarekin batera. Horrela, saio bana eskaini zuten bi abesbatzek: Maddalen Dorronsorok zuzenduta oiartzuarrek, eta Eneko Amundarainek gidatuta goizuetarrek. Eta bukatzeko, elkarrekin aritu ziren biak.