Bazkideen bazkarian, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 23a, 00:00

Abenduaren 22an eginen du urteroko bazkaria, Umore Ona elkarteak.

Urtero bezala, bazkideen baz­ka­ria egiteko hitzordua jarri du Umore Ona elkarteak, urte bukaerarako. Abenduaren 22an eginen dute, igandearekin; eta izenematea zabalik dago. Elkar­tean bertan edo Amaia kafete­gian apuntatu behar da, aben­duaren 18ra bitarte.

Eguerdiko 14:30etan hasiko dute bazkaria, elkartean ber­tan; eta menua zein izanen den ere, jakinarazi dute: zizka-mizkak, paella valentziar erara, postrea, kafea eta kopa. 5 euro izanen dira, eta bazkarian ber­tan ordainduko da.

Elkartearen sorreratik egin dute urtero bazkaria, eta hasi­e­ran oso arrakastatsua izan ba­zen, behera egin du azkeneko urteotan. Dena den, joan den urtean hainbat aldaketa egin zituzten, bazkide gehiago baz­ka­rira erakartzeko asmoz. Ho­rre­la, larunbatetik igandera pasa zuten, batetik; eta menua puntakoa izatetik, herrikoiagoa izatera pasa zen. Horrekin, bi­koiztu egin zen bazkide ko­pu­rua: 50 bat lagun elkartu ziren. Aurten berriro ere gora egitea nahiko luke elkarteak, eta guz­tiak animatu ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!