ARNASA GARA

«Aitortza merezi dute, belaunaldiz belaunaldi euskeraren alde lan inkontzientea egin dutenek»

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 23a, 00:00
Arnasa Gara egitasmoaren sustatzaileak, kanpainaren aurkezpen ekitaldian. Argazkia: Arnasa Gara

'Arnasa Gara' kanpaina aurkeztuko dute gaur Goizuetan, 19:00etan Xalto eskolako jangelan. Arnasgune diren herrien garrantzia nabarmendu, eta 'Kartzela' web serieko aurreneko bi kapituluak jarriko dituzte, primizian.

Gaur aurkeztuko dute Arnasa Gara kanpaina, Goizuetan; eus­­keraren arnas­gune diren beste hainbat herritan egin duten be­zala. Xalto esko­la­ko jan­ge­lan izanen da saioa, arra­tsal­de­ko 19:00etan hasita; eta ber­tan, aitortza egi­nen diete, arnas­gu­neetako he­rri­­tarrei. Hel­buru bikoitza iza­nen du eki­taldiak: «arnasguneen garran­tzia eta kontzeptua bera hela­razi nahi diegu arnasgune­etako herrita­rrei; eta horrekin batera, me­re­zi duten aitortza egin nahi die­gu, urte askotan eta belau­nal­diz belaunaldi eus­kera­ren alde egin duten lana­ga­tik, lan inkon­tzientea askotan», azaldu du Miren Osak, kanpai­naren koor­dinatzaileetako batek.

Eta kanpaina aitortu eta aitortza egitearekin batera, ber­taratuek primizian ikusi ahal izanen dituzte, Kartzela serie digitaleko aurreneko kapitu­lu­ak. Abenduan estreinatuko da, eta zazpi kapitulu izango ditu, Hiru Damatxo ekoiztetxearen la­nak. Barakaldoko BECen ha­rra­­patuta geratu diren sei la­gun dira pro­tagonista; guz­tiak, arnas­gune di­­ren herrie­ta­ko­ak. Ba­koitza toki batean ge­ra­tu da harra­pa­tu­­ta, eta elka­rre­kin to­po egi­nen du­te pixka­na­ka. Erai­kine­tik no­la ate­ra pen­tsa­tzen hasiko dira orduan.

Web serieko aktoreetako bi egonen dira Goizuetako aurkez­penean, eta esketx moduko bat ere eskainiko dute zuzenean, ekitaldia has­­teko. Gai­ne­ra, sa­ioa­ren bu­ka­e­ran, bi kapi­tuluak ikusi ondoren, solasaldia iza­nen da, bi aktoreekin, «eus­kal­kiei, estereotipoei eta abarri bu­ruz; web seriean zein arnas­guneetan, egunero­ko­ta­sunean bizitzen diren errealitateak. Gai interesgarriak ateratzen dira so­lasaldi horietan», adierazi du Miren Osak. Guztira, ordubete inguruko saioa izanen da.

«Euskaldun berrietan jarri da fokua beti, eta ez euskeraren leku tradizionaletan»
Kanpaina martxan jarri dute Hiruko Ituneko kideek (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gober­nua eta Iparraldeko Euskararen Era­kunde Publikoa), UEMAk (Udalerri Euskaldunen Manko­munitatea), eta Gipuzkoako eta Bizkaiako Foru Aldundiek.

«Ez da sekula egin horrelako kanpaina bat, ez da inoiz fokua jarri euskaldun hauetan. Eus­kaldun berrietan jarri izan da beti, eta ez euskeraren leku tra­di­zionaletan, hitzaren zentzu one­nean. Hortik etorri zen, ai­tor­tza egiteko beharra», dio Osak.
Joan den urtean, arnasgune diren 11 herritan egin zituzten partehartze saioak, «haien erre­­alitatea eta bizipenak eza­gu­­tze­­ko». Horrekin hasi zen kan­pai­na, eta aur­kez­pen eki­tal­di hauek eman diote segida. «Baina ez zaie soilik erreferentzia egi­ten aurkezpena eginen den he­rriei; inguruko herri txikiak ere arnasgune izan daitezke».

Bigarren fase bat ere izanen da aurrerago, arnasguneen ba­rrura begira baino, kanpora begirakoa izanen dena, «zooma urrundu, eta Euskal Herri­ko gai­­­nerako zonaldeetan zen­tratu­ta», azaldu du. Orduan, zonal­­­de horietako euskaldunei za­bal­­­­du­ko zaie, arnasguneen ga­­­rran­­tziari buruzko mezua. Aben­­duaren erdialdetik aurrera iza­nen da hori, serie digitala ikus­gai jartzearekin batera, in­ter­ne­ten: www.kartzela.eus.
Kanpaina honekin, gainera, sortu daitezkeen zenbait ezta­baida saihestea eskatu dute bul­tzatzaileek: arnasguneetan edo hiri haundietan jarri behar ote den indarra; euskalkiak edo eus­­kera batua elkarren kontra jar­­tzea; edota esatea kanpokoek eus­kera ez ikastearen ondorio dela euskera-mailak behera egi­­tea zenbait herritan, baita ar­nas­­guneetan ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!