FERIA EGUNA

Makina bat postu, ardi eta behorrak zein herri kirolak, goizuetarren egun kuttunean

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 23a, 00:00
Erakustaldiak eskainiko dituzte goizean zehar, artisauek. Argazkia: Felix Loiarte

Datorren larunbatean izanen da Feria Eguna, Goizuetan. Goizetik iluntzera izango da giroa, musikak alaituta, eta bazkaririk ez da faltako. Txartelak salgai daude, Amaia kafetegian.

Astebete besterik ez da falta, urteko egun kuttunenetako bat os­patzeko, Goizuetan. Gaur zor­tzi, datorren larunbatean, iza­nen da Feria Eguna. 16garrenez ospatuko dute aurten, azienda, artisau eta nekazari feria, eta egun osoan luzatuko da festa.

Goizeko 10:00etan hasiko da feria, eta makina bat artisau postu­rekin batera, giroa jarriko dute trikitilariek ere. Talogileak ere izanen dira, hamaiketakoa egin nahi duenarentzat; eta era­­kustaldiak eskainiko dituzte arti­­sauek, goizean zehar.

Ardi eta behorrak kaleetan barrena ikusteko aukera izanen da goizean bertan, artzainek eginen duten itzuliarekin. Eta haien ondotik, herri kirolariek hartuko dute txanda: desafioa eginen dute, eguerdian.

 

Bazkarirako txartelak salgai, ostegunera bitarte

Huts eginen ez duen beste zita, herri bazkaria izanen da. Ber­ta­ko produktuekin osatutako me­nua prestatu dute: babarru­nak, betizu gisatua eta postrea. Eta txartelak, dagoeneko salgai dau­de, Amaia kafetegian: langileek 21 euro, ikasle eta langabetuek 18 euro, eta 9-16 urteko artekoek 10 euro; 8 urtetik beherakoen­tzat doan izanen da. Txar­te­lak erosteko epea, datorren oste­gu­nean bukatuko da, hilaren 28an, eguerdiko 14:00etan.

Betizua, ferian bertan ikus­­te­ko aukera ere izanen da, Goi­zuetan. Desagertzeko arris­kuan dagoen espezie autoktonoa iza­nik, bertako inguruetan daude betizu behi gehienak.

Arratsaldean, musika saioa ere izanen da, giro ederrari se­­gida emateko. Bixentek eskai­ni­ko du, 18:30etan hasita.

Feriara gerturatzeko gonbi­tea lu­zatu dute antolatzaileek, eta baserritarrez janzteko deia egin dute. Beste urte batez, elkarlanean antolatu dute, he­rriko hainbat eragilek: Umore Ona elkarteak, Guraso Elkar­te­ak, Gazte Asanbladak, Ezker Aber­tzaleak, Kultur Taldeak, Goi­zuetako Udalak, eta beste hain­bat herritar, tabernari eta baserritarrek.

XVI. FERIA EGUNA, azaroaren 30ean

10:00, Feriaren hasiera: bertako barazkiak, babarrunak, arrautzak, eztiak edota gaztak, artisau postuak, eta abereak.

Goizean zehar, Talogileak, trikitilariak, erakustaldiak...

12:00, Herri kirol desafioa.

14:00, Bazkaria: bertako babarrunak, bertako betizu gisatua eta postrea.

*Bazkarirako txartelak salgai, Amaia kafetegian: langileek 21 euro, ikasle eta langabetuek 18 euro, eta 9-16 urtekoek 10 euro; 8 urtetik beherakoek doan. Epea, azaroaren 28ra arte, eguerdiko 14:00etan.

18:30, Musikaldia, Bixenterekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!