Onartuta, alkate eta zinegotzien soldatak

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00

Azaroaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da iragarkia, uztaileko Udal Plenoan onartutako erabakien berri ematen duena, alkatearen eta zinegotzien ordain-sarien in­gu­­ru­an. Urte honi dagokionez, aho batez onartu zen alkateak indarrean duen dedikazio eta lansari sistema mantentzea: urteko soldata gor­di­na 11.898,16 eurokoa da, eta egunean bi orduko lanaldia du; as­te­an, 10ekoa. Zinegotziei dagokienez, uztailetik urte bukaerara dau­den 6 hilabeteetan zinegotzi bakoitzaren ordainsari gordina 82,41 eurokoa izanen da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!