Jolaserako aukera gaur, frontoian

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00

Azarorako prestatutako kultur agenda badijoa aurrera, eta gaurko beste hitzordu bat jarri dute. Haurrek izanen dute protagonismoa. Arratsaldeko 16:30etan hasita, umeentzako jolasak izanen dira frontoian. Hil honetan beste bi hitzordu ere jarri dituzte. Bata, gaur zortzirako: Arnasa Gara egitasmoa aurkeztuko dute hilaren 23an, eta Kartzela telesail digitaleko aurreneko kapituluak ikusi ahal izanen dira, euskararentzako arnasguneak diren herriak ezagutzera ematea helburu duen kanpainaren barruan. Hileko azken hitzordua, urteroko Goizuetako Feria entzutetsurako jarri dute. Azaroaren 30ean eginen da azienda, artisau eta nekazaritza feria, goizeko 10:00etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!