Kultur agenda

Jubilatuek ez ezik, umeek ere festarako aukera izanen dute azaroan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 9a, 00:00
Mus eta Truk txapelketetako irabazleek sari ederrak eskuratu zituzten, larunbatean.

Mus eta Truk txapelketetako sariak banatuta, festa eguna izan zuten jubilatuek igandea. Hurrena, umeen txanda izanen da.

Agendarekin aurrera egiten ari dira goizuetarrak. Azaroari jubilatuek eman zioten hasiera, eta datozen egunetan adin guztietako herritarrentzako izanen da zerekin entretenitu.

Legarreta eta Goizueta, eta Salaberria eta Goizueta, mus eta trukean txapeldun

Larunbatean jokatu zen 65 urtetik goitikoen mus eta truk txapelketa, Umore Ona elkartean. Museko txapeldunak izan dira Manolo Legarreta eta Joxe Goizueta, eta bigarren sailkatuak, Antonio Zubeldia eta Juanito Eskudero. Tru­ke­an, berriz, Felixa Salaberria eta Pakita Goizueta izan dira irabazleak eta bigarrenak, Maria Pilar Arratibel eta Dolores Es­ku­dero.

Horrela hasi zuten jubilatuek asteburua, eta igandean, festa giroan murgildu ziren bete-betean. Umore Ona Pilota Elkarteak antolatutako Txa­pel­­ketako aurreneko partiduekin gozatu ondoren, meza izan zuten, eta bazkaria gero, Luis Elizegiren musika emanaldiarekin borobilduta. Entrete­ni­tu­ta pasa zuten igandea.

Azukrearen kontsumoari buruz, ostiralean

Datozen egunetan ekitaldi ge­hia­go ere izanen dira, kasu honetan, adin guztietako he­rri­tarrei zuzenduak. Hasteko, os­tiralean, Azuk­re­a­ren gazi-go­zoak hitzaldia iza­nen da es­ko­lako jangelan, 19:00etan, azu­krearen kontsumoaren in­gu­ruko argibideak emateko. Ge­ro, larunbatean umeentzako jolasak izanen dira, frontoian.

Hurrengo asteburuan Ar­nasa Gara aur­kez­­tuko da, eta Feriak borobilduko du hilabete, azken larunbatean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!