ESKU PILOTA

Umore Ona Pilota Txapelketa martxan, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00
Urtarrilaren 14an jokatuko dituzte finalak, Goizuetan. Argazkia. F. Loiarte.

Goizeko 10:00etan hasita izanen dira aurreneko jardunaldiko ­partiduak; finala, aldiz, 2020ko urtarrilaren 14an izanen da. Horrez gain, atzo egin zuen debuta Iker Salaberria goizuetarrak profesional mailan.

bosgarrenez antolatu du izen bereko txapelketa Umore Ona Pilota Elkarteak. Bihar izanen dira aurreneko partiduak, goizeko 10:00etatik aurrera, eta ur­te berriaren ha­sierarekin iza­­­­­­­­­­nen dira finalak, urtarrilaren 14an.
Nahiz eta hasiera igandearekin izan, gainontzeko partiduak ostiraletan jokatuko di­tuzte, arratsaldeko 17:30etan. Finala baino lehen, bederatzi jardunaldi jokatuko dira: azaroaren 8, 15 eta 22an; abenduaren 6, 13, 20 eta 27an; eta urtarrilaren 3 eta 12an.

Lau kategoriatan
Ohi bezala, lau kategoriatan jo­katuko dute Umore Ona pilota txapelketa: Umeak, Kimuak, Haurrak eta 22 urtez azpikoak. 
Parte-hartzaileen jatorriari dagokionez, 12 taldek hartuko dute parte, Goizuetako Umore Onako kideez gain: Hernani, Añorga, Orereta, Oiartzun, Az­peitia, Andoain, Leitza, Bortzi­riak, Lekunberri, Irurtzun, Ber­bara eta Erreka. 

Sei partidu, bihar
Denera, sei partidu jokatuko di­tuzte bihar. Umeak eta Hau­rrak kategoriaren ba­rruan, ba­na; eta Kimuak eta 22 urtez az­piko kategoriako bina. Umeak kategoriako partiduak irekiko du lehenengo jardunaldia. 

Debuta atzo, Salaberriak
Dudarik gabe, asteburu berezia izanen da hau goizuetarren­tzat, dudarik gabe. Umore Ona Pilota Txapelketa hasteaz gain, debuta egin zuen atzo Iker Sa­laberriak profesional mailan. Tolosako Beotibar frontoian izan zen. Partiduaren berri biharko alean emanen du Kronikak.

UMORE ONATXAPELKETA Biharko partiduak

UMEAK
1. B. Narbarte-A. Sagardui (Umore Ona)/A. Legarreta-J.Alsua (Umore Ona).

KIMUAK
2. A. Salaberria-X. Apezetxea (Umore Ona)/B. Azpiroz-M. Korta (Bortziriak).

3. Aizpuru-Cuesta (Añorga)/O. Macicior-E. Oses (Hernani).

HAURRAK
4. M. Olaitz- M. Leonet (Oiarpe)/E. Etxenike-E. Madariaga (Bortziriak).

22 URTEZ AZPIKOAK
5. F. Arribillaga- A. Goikoetxea (Irurtzun)/Aristi (Getaria)-Salegi (Ilumpe).

6. I. Ugalde-E. Etxeberria (Oiarpe)/A. Aizkorbe-A.Apezetxea (Umore Ona)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!