nekazaritza

Lehen sektorea bultzatzeko lantaldea

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00

Goizuetan elikadura burujabetza landu, bertako produktuak suspertu eta bestelako kontsumo eredu bat sustatzeko asmoz taldea martxan jarri da. Hainbat herritar, Goizuetako Udaleko eta Cederna Garalur elkarteko ordezkariak bildu dira taldean. Inkestak egin dira eta horien erantzunak bildu eta informazioa lehendabiziko sektorea dinamizatu eta herriarentzat plan estrategiko bat egiteko erabiliko dute. Bestetik Cederna Garalur elkarteak Nafarroako Mendialdea - LGP, 2014-2020 programako landa garapenerako proiektuen laugarren deialdia ireki du.  Deialdi berri honek 647.181,86 euro izanen ditu, eta 2019ko azaroaren 25era arte egonen da zabalik. Gizarte eta ekonomia garapenean lagunduko duten proiektuak finantzatuko ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!