Pasa den larunbatean Umore Ona elkartea lepo bete zen herritar batek antolatu duen lehenengo edizioan. Arrakasta aurretik ziurtatuta zegoen salgai jarritako 80 txartelak berehala agortu ziren eta, epea baino astebete lehenago. Horrelakoetan izaten den afari tipikoaz eta garagardoaz gainera, musikaz ere gozatu zuten bertaratuek, konpletoa izateko aurreneko Garagardo Festa hau. Ziur ez dela azkena izanen, baina toki haundiagoa bilatu beharko dute, hurrengorako!