garagardo festa

Jendetza elkartu zen Umore Onan, Garagardo Festan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00
Umore Ona bete egin zen Garagardo Festarako 80 txartel saldu eta gero.

Garagardo Festak estreinaldi ezin hobea izan du Goizuetan.

Pasa den larunbatean Umore Ona elkartea lepo bete zen herritar batek antolatu duen lehenengo edizioan. Arrakasta aurretik ziurtatuta zegoen salgai jarritako 80 txartelak berehala agortu ziren eta, epea baino astebete lehenago. Horrelakoetan izaten den afari tipikoaz eta garagardoaz gainera, musikaz ere gozatu zuten bertaratuek, konpletoa iza­teko aurreneko Garagardo Fes­ta hau. Ziur ez dela azkena iza­nen, baina toki haundiagoa bilatu beharko dute, hurrengorako!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!