Nafarroako iparraldea eta hegoaldea kantuz lotu zituzten pasa den igandean Goizuetako Umore Ona eta Tuterako kantuz abesbatzek. Beraien doinu eta kantuez gozatzeko aukera izan zen eta sortu zuten ohiartzuna oraindik ez da joan.
Goizuetako elizan eskaini zuten kontzertua eta antolatzaileek aurretik esan bezala «abesti ederrak entzuteko aukera» izan zuten bertaratutakoek.
Goizuetako eta Tuterako abesbatzek bat eginda giro beroa sortu zen eta behin ikuskizuna amaitu eta gero denak batera otordu batez gozatu zuten Umore Ona elkartean.