Hondakinei aukera berria emateko tailerra

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00

Berrerabiltze, berreskuratze nahiz ­zaharberritzeari buruz ariko dira bigarren tailerrean, ostiralean, eskolako jangelan.

Dakienak ez dakienari eraku­tsi izenburupean tailer bikoi­tza antolatu du Mendialdea Man­komunitate­ak eskualdeko herrietan, hon­da­kin gutxiago sortzeari buruz. Urrian egin zen aurreneko tailerra, eta pasa den ostegunean egin zuten bigarrena Aranon eta ostiralean, azaroaren 8an eginen dute Goizuetan.

Eskolako jangelan izanen da Goizuetako saioa, arra­tsal­deko 18:00etatik 20:00etara.

Tailerra irekia da, eta ber­tan, landuko dute nola berre­ra­­bili, berreskuratu edota za­har­berritu, hondakin izateko zo­rian daukagun zerbait: al­tzari txikiren bat, kartoizko, kris­ta­lezko edo plastikozko zerbait, oihal zatiren bat...
Elkarri la­gun­duko diote, eta bakoitzak duen jakintza beste­ekin konpartituko da daorren ostiralean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!