Eliza

«Garai bateko Goizueta nolakoa zen elizan dauden aztarnek erakusten digute»

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00
Don Esteban Irurtzun Balda, Asuntzion eliza atzean duela.

Esteban Irurtzun Balda Goizueta eta Aranoko apaiza jubilatu berri da bertan 50 urte eginda. Elizak bizi izan dituen aldaketak ongi ezagutzen ditu. «Jubilatu arren sakramentuetarako kotxean bila etortzea besterik ez dago».

50 urte eman ditu Don Esteban Irurtzun Baldak Goizuetako apa­iz moduan, eta orain, erre­tiroa hartu berri du pasa den urriaren 13an azkeneko meza eskaini eta gero, herritarren aurrean. Mende erdia egin du Azkaraten jaio zen apaizak. Ez da ahuntzaren gau erdiko ez­tula. «Atallutik gora joanda, na­­­­parra» dio harrotasunez, bai­­na harrokeriarik gabe orain gu­txira arte Goizuetako apaiza izan denak. Hala ere goizuetar guztientzako beti izango da he­rriko apaiza. Kaletik denek «kai­­xo apaiza» agurtzen dute eta badakite Don Esteban beti izango dela beraien apaiza. 

Iruñeako seminarioan egin zituen ikasketak Don Este­ba­nek. Orain 80 urte ditu eta be­re apaiz ibilbide osoa Goizu­etan du egina. «Egundaino he­men egon naiz eta orain jubi­lazioa hartu beharko nuela esan zidaten. Eginak nituela urte de­zente esan zidaten apez­pikutzatik». 

Apaiza beti izango da apai­za, baina erre­tiroa ere hartzen dute eta agindua apezpiku­aren aginduz etortzen da. Hala ere zerbitzua mantenduko da. «Apai­za gutxi gara eta erabaki dute zonaldeka banatzea. Goi­zueta dago Lekunberri, Leitza, Aldatz, Etxaleku, Betelu, Areso, Arano, Berueterekin batera. Hi­ru apaizek ematen dituzte zer­bitzuak. Egitekoak bana­tu­ko dituzte».  

Hiru apaizen artean banatuko dituzte ­eskualdeko zerbitzuak 
Herri bakoitzak, esaterako, or­dutegi bat du finkatua meze­tarako. Ez da ahaztu behar Don Es­teban urte guzti hauetan Ara­no­ko apaiza ere izan dela. «Orain beste hiru apaizen ar­tean banatuko dituzte egin­ki­zun guztiak. Aurreko batean etor­tzekoa zela, baina ez dela etortzen esan zidan herritar batek».

Ignacio Azcoaga, Jesus Mari Sotil eta Santiago Garisoain dira hiru apaiz berriak eta atarian daude beraien kontaktuak, goizuetarren eskura.

Zerbitzuak eta me­­zak emango dituzten apai­zak honakoak izango dira: Ig­nacio Azcoaga «Erroman ikas­ten egon da» dio Don Este­ba­nek; Jesus Mari Sotil «Aralarko San Mielen irudiarekin ibil­tzen da hara eta hona» gogora­tzen du apaiza erretiratuak; eta San­tiago Garisoain «bere apaiz­­ta­sunean eskainiko zen se­­gu­ruenik». Hala ere, beraien te­lefonoak elizaren atarian dau­de jarrita, baita meza or­du­ak ere. «Edozeinek eskura di­­­tu be­raien telefonoak zerbait be­harko balu, baita ordutegia ere. Le­kun­berrin dute egoitza». 

Jubilatu arren azken sakra­mentuak emateko beti dago prest. «Hori bai, horretarako dei­tu eta kotxean etortzea da baldintza bakarra».

«Elizak garai bateko herriaren aztarnak ­gordetzen ditu» 
Azken 50 urte Goizuetan pasa eta gero esan liteke goizuetar bat gehiago dela eta herriaren aldaketak urte guzti hauetan gertutik ezagutu ditu. «Elizatik bertatik hasita. Asko aldatu di­ra bai herria eta bai eliza. Orre­agakoak ziren material asko eta handik soberan zeu­de­ne­kin daude eraikiak Goi­zuetako eta beste eliza asko». 

«Asuntzion elizan berrikuntza asko egin ditu urte hauetan guztietan»

Garai ba­tean herria nola­koa zen ondo era­kusten digu eli­zari begi­ratzen badiogu eta Don Este­banek ongi azaltzen du. «Ur bedeinkatua hemen kan­­­­poan zegoen. Atarian ikus­ten diren harriak garai bateko elizarenak dira eta badira sei­nale oso dotoreak. Arano eta Goi­zuetako funeral bakoitza zer klase­etakoa zen bereizten duten az­tar­nak ba­daude. Lehenengo, bi­ga­rren eta hirugarren mai­la­ko­ak, fa­mi­lien arabera. Ofren­­­­da ekar­tzen zu­ten; maila altua­gokoek akerra gero jateko eta bertan lotzeko eraztuna orain­dik he­men dago. Seinale asko».  

Don Esteban bere etxea izan den elizak du maitemindua eta pasioz hitz egiten du Asuntzion pa­rrokiari buruz. Bere lanari esker itxuraldatu eta asko era­berritu da azken mende erdi guztian zehar. 

Ezkontza daten abisuak he­rritarrek aldareko meza ema­teko harritzarrean uzten di­tuz­te eta Don Estebanek jaso, ira­kurri eta prestatu ditu urte as­kotan. Orain ere begiratzen di­tu eta behar bada abisua pasa dagokionari. «Bi metroko luze­era eta 20 zentimetroko lodiera du. Harrobitan lan egiten zu­ten maisuek ekarri zuten, Ali­kantetik, eta marmolezkoa da. Hemen eman nuen az­keneko meza apezpikua­re­kin».

«Ameriketan bizi diren  goizuetar askok egin dituzte aportazioak» 
Aranotik etorri eta ikusi zuen nola ekarri zuten, belauniko jarri eta Jaungoikoari eskerrak ematen egon zen. «Pentsa, be­rrikuntza hauek guztiak herri­tarrei esker egin dira, beraien aportazioekin, eta jartzera­ko­an puskatu balitz a zer disgus­toa. Batez ere Ameriketara joan­da­ko goizuetarren eskutik jaso di­tugun laguntzei esker egin ahal izan dira berri­kun­tzak eli­zan. Badira urte batzuk».  

Herritarren estimua jaso zuen erretiro egunean bere irudiekin.

Kon­tuan hartu behar da eliza bukatu gabe geratu zela «diru faltagatik» eta gero etorri zen Ameriketatik laguntza. «Goizu­etako semeek bidalita. Obra bakoitza egiten zutenean be­ren agiria ez zuten eza­batzen. Aurrekoek egindakoa errespe­tatzen zuten».

«Meza entzutera etorriko naiz eta jaunartzera  ­besteak bezala» 
Eliza eta eliztarren perfila ere aldatu da urte guzti hauetan. «Bai noski» dio Don Este­ba­nek. «Etorri berri naiz Leitza­tik eta haurren jaiotzak asko jaitsi omen dira eta hori ara­zoa da. Bataio gutxiago, jende gutxiago etortzen da elizara». 

Haurra bataiatzerako ga­ra­­ian oroigarri gisa gorde­tzen dira argazkiak. «Horrek as­ko esan nahi du, oroi­tza­penak ez ditugula ahazten mo­­du ho­rretan. Amaren tri­pan bederatzi hilabete egon on­doren elizan bataiatuta eli­zarengandik bizi behar duzu. Kristauak geratzen di­ra zure esku senitartekoei zer­­­bait gertatuz gero. Bakoi­tzak bere zainak ditu. Hori de­na azaldu izan dut bataio ba­koitzean». Orain egin be­har horiek alde batera utziko ditu. «Orain ez dut obligazio haun­dirik baino nahi due­narentzat hemen nago». 

Goizuetako elizak ezau­ga­rri bereziak ditu eta Don Es­te­­banek 50 urtetan ere er­la­zio estua egin du herri­a­rekin. Orain erretiratuta «meza en­tzutera eta jaunartzera eto­rri­ko naiz, besteak bezala. Kon­­­taktua ez da eten, man­tentzen dut». Elizako man­te­nu lanak ere bere esku dau­­de eta eliza inguruan ibil­tzen da beti baitago egite­koa. 

Jen­dea oraindik ere hur­biltzen da Goizuetara eta apaizak 10 euroko esti­pen­di­oa, meza emateagatik ema­­­ten zaion dirua, ezarria zuen. «Elizak gainera sonoritate itzela du. Ikaragarri ona, eli­zak ezaugarri bikainak ditu».    

Kapera museo bihurtu du Don Estebanek «balio haundiko arte lanekin»
Elizaren iskina batean Zibo­la etxeko anderearen kapera zena ikusi daiteke. Goizu­etako fa­mi­lia aberatsak ba­zuten leku pribilegiatua, ga­rai batean herrian zeuden gizarte-klase desberdinen era­kusgarri. «Ekartzen zuten eta hemendik kaperatik en­tzuten zuen meza». 

Orain kapera ‘museo’ be­zala bihurtu du Don Este­banek. «Jendeak gauzak ekar­­­­tzen ditu, baina hemen daude erloju bat, kutxak, ga­rai bateko karga gutxiko ha­rri porosoak, kandela­broak, San Joakin eta Santa Anaren arteko besarkada, Hi­ruta­su­neko misterioa, Jun­kaleko Ama Birjinaren irudia ere ho­na bidali zuten eta ez zekiten hemen zego­enik... eta proze­sioetarako Ama Bir­ji­naren irudi gotikoa» errefe­rente dena. «Eliza honetan balio haundiko arte lanak daude» adierazten du apaizak.

Hala ere, gizatasun balioa ere kontutan hartu behar da eta Goizuetako herriak eta herritarrek bere estimua era­kutsi zioten azken meza eman zuen egunean. «Nire bizitza, nire jatorria eta ibil­bidea jarri zuten erakus­garri iru­diekin elizako pare­tean, his­to­riala. Eskarmentu haun­dia dut». 

 

 
Goizuetako  Asuntzion eliza plazatik begiratuta.
 

«Bataiarriak du sinbolismo gehien eta Kristoren irudiak balio haundiena»

Asuntzion Eliza gotiko errenazentista estilokoa da eta bertan dagoen Kristoren irudia «Tolosan eskolan egina da 16. mendean.

Asuntzion Eliza (1561-1725) gotiko errenazentista estilokoa da eta bere tamaina haundia herriaren erdian nabarmen­tzen da: 37 metroko luzera, 18 metroko altuera eta 18 metroko altuera duen gurutzadura. Bes­te hamar metro gora teilatua egi­teko. Erretaula Nagusia (1762) rokoko estilokoa da. On­do­an Pietatearen aldare txikiak (16. mendea), Arrosarioko Ama Birjina (17. mendea) eta San Migel (18. mendea) dau­de. Era be­rean, 16. mendeko batai­a­rria, bi solairuko egurrezko ko­rua eta Amezuak (1826-1935) egin­dako organoa nabarmen­tzen dira. 

Gurutze latindarreko oinplanoa du, arkupea gurutze-gangaz estalia eta dorre karratu txikia. Portadak erdi-puntuko arkuak eta kanpoko konopial bat konbinatzen ditu. Plateresko erretaula nagusiak Pietatearen tailua du arrazoi nagusi. Alboko kapera batek, Je­susen Haurtzaroko eszenak dituen erretaula baten zatiak gor­detzen ditu. 

«Donostiako San Telmo­ko­ak aukeratu zu­ten» eskuineko erretaula txikiagoa. «Arro­sa­rioko Amabir­jina. Goran daude Na­farroako Santuak: San Mar­tin bere kapa pobreei ematen, kristautasunera konbertsioa benetakoa zela egiaztatzen du­ena;  San Migel, herensugearekin, irudi hau nahiko baztertua dago gaur egun; San An­to­nio de Padua; eta erretaula txi­ki honen goialdean San Fer­min». 

Hala ere sinbolismo haundia bataiarriak du Don Este­ba­nen ustez. «Bi pusketakoa da, behekoa eta goikoa, hemen Jesus Homos Salvator jartzen du letra gotikoekin». 

Eta balio haundiena erre­tau­lan dagoen Kristoren irudiak dauka, Don Este­ba­nen hi­tzetan. «Triangulo for­ma du, benetazkoa dugu eta zer da benetazkoa izatea? Ba­da­kigu nork egin zu­en, noiz egin zuen eta noiz ekarri zuten. Eta beste elizetan ho­ri ez dakite. Tolo­sako eskolan egina dago 16. mendean». Du­darik gabe lan haundia egin da bertan eta laguntzaile haun­diak izan dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!